Futbolaren festa, amaitzear

Andoni Elduaien 2021ko aza. 1a, 13:14
Gaztetxoak gogotik ari dira gozatzen azken egunetan.

Urola Kosta eskualdeko nahiz Azkoitia inguruko herrietako neska-mutilak ari dira futbol festaz gozatzen. Igandean hasi zen festa gaur amaituko da. Guztira, 170 taldek eta 700 haurrek jokatu dituzte partidak Azkoitian.

3x3 Futbol Festa amaitzear da. Larunbatean eta igandean futbolak hartu ditu Oteiza pilotalekuak, eta gaur, astelehena, azken eguna izango dute gaztetxoek. Pilotalekuetan bi futbol kantxa jarri dituzte, eta horietatik 700 haur igaro dira, 170 taldetan banatuta. Azken urteetan bezala, antolatzaileek Azkoitiko plaza nagusian egin nahi zuten festa, baina, euriagatik kantxak frontoietara lekualdatu zituzten kantxak.

Jokatuko diren partidetan ez dago ez irabazlerik, ez galtzailerik; hori horrela, irabazleek ere ez dute saririk jasoko. Parte hartzaile bakoitzak oroigarri bat jasoko du; guztiek izango dute dominak lepotik zintzilikatzeko aukera. 3x3 Futbol Festaren asmoa da gazteen artean kirola sustatzea, talde lana eta kohesioa bezalako balioak indartuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide