Inequality Webquest lehiaketan izena emateko aukera dute gazteek

Andoni Elduaien 2021ko aza. 1a, 10:37

Asteazkena bitartean eman daiteke izena Azkoitiko Gazterian. 14 eta 25 urte arteko pertsonek dute lehiaketan parte hartzeko aukera, beti ere lau edo sei pertsonako taldeetan elkartuta.

Datorren ostiralean, azaroak 5, Alboan fundazioak Inequality Webquest lehiaketaren bigarren edizioa egingo du Zoom plataformaren bitartez. Taldeen arteko lehiaketa da lehiaketa, eta hausnarketa bultzatzen du. Helburua da galdera batzuk erantzutea, antolatzaileek emandako baliabideez eta taldekideen laguntzaz baliatuta. Galderak genero desberdinkeria, genero rol eta estereotipoen ingurukoak izango dira.

Hausnarketa eta teknologia berriak batzeko proposamena da Inequality Webquest. Izen-ematea doakoa, eta Azkoitiko Gazterian datorren asteazkenera arte, azaroak 3, egongo da horretarako aukera. Taldeek 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal dute lehiaketan, beti ere lau-sei laguneko taldeetan elkartuta. Irabazleek sariak jasoko dituzte. Informazio gehiago Alboan fundazioaren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide