Sanandresak 2021

Asteazkenean hasiko dituzte sanandresetako helduen danborradako entseguak

Nerea Uranga 2021ko aza. 1a, 09:00
2019ko helduen danborradako entsegu bat, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. (Argazkia: Andoni Elduaien)

Aste honetan hasiko dira sanandresetako helduen danborrararako entseguak Gurea pilotalekuan. Asteazkenean, azaroaren 3an, izango da aurreneko saioa, 20:00etan hasita.

Azaroaren 20an, larunbatarekin, egingo da sanandresetako helduen danborrada. Ospakizun hori prestatzeko entseguak aste honetan hasiko dituzte Gurea pilotalekuan. Lehenengo entsegua etzi, azaroak 3, izango da. Danborradako eguna bitartean, astelehenetan, asteazkenetan eta larunbatetan elkartuko dira danborradako taldeak entseatzeko. Astelehenetako eta asteazkenetako saioak 20:00etan hasita egingo dituzte, eta larunbatetakoak, 11:00etan hasita. Danborradaren antolatzaileek azaldu dutenez, entseguetan maskara jantzita eraman beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide