Hasi dute 3x3 Futbol Festa

Nerea Uranga 2021ko urr. 30a, 13:11

Euriagatik, Oteiza pilotalekuetan ari dira jokatzen 3x3 Futbol Festa. Gaur, zapatua, goizean hasi dituzte gaztetxoek futbol partidak, pilotalekuen barruan muntatutako bi futbol zelai txikietan. Beste batzuk, partidarako berotzeko beste frontoien hormak ere erabili dituzte. Guztira, 700 haur eta gaztetxok emanda dute izena Azpeitia Cupek Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako futbol festan. Gaur, bihar eta astelehenean ere jokatuko dituzte futbol partidak, hiru egunetan Oteiza pilotalekuetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide