Ordutegi murriztua izango du bihar Elkarguneak

Andoni Elduaien 2021ko urr. 31a, 08:45

09:00etatik 14:00etara bitartean zabalduko dituzte ateak, jai eguna delako.

Bihar, azaroak 1, jai eguna dela eta, ordutegi murriztua izango du Elkarguneak. Ondorioz, 07:00etan ireki beharrean, 09:00etan zabalduko dituzte ateak, eta hara bertaratzen diren herritarrek 14:00etara bitartean izango dute hango azpiegiturak erabiltzeko aukera. Arratsaldean, berriz, itxita egongo da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide