Maxixatzenen zozketak

Egin ditu Maxixatzenek Errigorako saskien eta 'Perez sagutxoa' antzezlanaren zozketak

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 29a, 15:42

Errigorako bi saski zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Era berean, udalak emandako beste lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek haurrentzako 'Perez sagutxoa' antzezlanerako.

Maxixatzenek aste honetan abiatutako zozketek badituzte irabazleak. Errigorako bi saski eta bihar, larunbata, Baztartxo antzokian izango den haurrentzako Perez sagutxoa antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean komunikabideak.

Asko izan dira bi zozketetan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Errigorako saskiak irabazi dituzte Juan Ramon Alberdik eta Patxi Xabier Agirrebeñak. Perez sagutxoa antzezlanerako bina bazkide irabazi dituzten bazkideak, berriz, Oihana Elduaien eta Itziar Izagirre izan dira. Antzerkirako sarrerak Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte irabazleek. Errigorako irabazleekin, berriz, Maxixatzen jarriko da harremanetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide