Kranking-a praktikatzeko makina jarri dute Azkoitiko Elkarguneko gimnasioan

Andoni Elduaien 2021ko urr. 29a, 15:06

Gerritik behera lesioren bat dutenek ere erabil dezakete, esaterako, gurpil-aulkia erabiltzen dutenek.

Elkarguneko gimnasioan Kranking-a bezala ezagutzen den aktibitatea praktikatzeko aparatu berria jarri dute. Kranking-arekin gorputzaren goiko zatia lantzen da, eta beraz, gerritik behera lesioren bat dutenentzat ere aproposa da, esaterako, gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzat. Horixe da Mikel Etxaniz herritarraren kasua eta atzo estreinatu zuen aparatua.

Udalak azaldu duenez, helburua da apurka-apurka “gune amankomunak gero eta inklusiboagoak egitea”. Aparatua erresistentzia kardiobaskularra eta muskularra garatzeko dago diseinatuta, eta besoak, sorbalda eta abdominalak lantzeko balio du. Bizikletaren antzeko mugimendua egiten du aparailuak baina eskuekin erabiltzen da eta gorputzaren beheko zatiak ez du eragiten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide