Ikasle Abertzaleakek emakumeen auzia lantzeko mintegia egingo du larunbatean Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko urr. 28a, 14:58

11:00etan, Elkargunean egingo dute saioa. Taldeak herritarrak mintegian parte hartzera gonbidatu ditu.

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleakek emakumeen auzia lantzeko lehen mintegia antolatu du datorren larunbaterako, urriak 30, Azkoitian. Elkargunean egingo dute saioa, 11:00etan hasita. Hain zuzen ere, ‘Zergatik jasaten dugu emakumeok indarkeria matxista?’ izenburupean arituko dira solasean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide