Bederatzi film eskainiko dituzte azaroan Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko urr. 25a, 09:57
'Érase una vez en Euskadi' filmaren irudia. (Filmaffinity)

Baztartxo antzokiko arduradunek datorren hilean herriko antzokian ikusi ahal izango diren filmen berri eman dute. Guztira, bederatzi film eskainiko dituzte Baztartxon.

Datorren hilean, bederatzi film emango dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako nahiz haurrentzako launa film eta zine forum saio bat izango dira azaroan, herriko antzokian. Helduen filmen artean honako hauek daude:Érase una vez en Euskadi, El último duelo, Eternals eta Pan de limón con semillas de amapola. Haurrentzako, aldiz, honako film hauek eskainiko dituzte: Ron da error, Bella y el circo mágico, La familia Addams 2 eta El lobo y el león filmak. Zine forumaren saioa, berriz, azaroaren 12an izango da. Zinetogram taldeak antolatuta La metamorfosis de los pájaros filma emango dute datorren hilean Baztartxo antzokian.

Hona hemen azaroan Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Azaroak 7: Ron da error
  • Azaroak 7 eta 8: Érase una vez en Euskadi
  • Azaroak 12: La metamorfosis de los pájaros
  • Azaroak 13, 14 eta 15: El último duelo
  • Azaroak 14: Bella y el circo mágico
  • Azaroak 20, 21 eta 22: Eternals
  • Azaroak 21: La familia Addams 2
  • Azaroak 28: El lobo y el león
  • Azaroak 28 eta 29: Pan de limón con semillas de amapola

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide