Iraurgi SBren bi taldeek ez dute garaipenik eskuratu asteburuan

Anartz Izagirre 2021ko urr. 24a, 15:58

Azkoitia-Azpeitia ISB eta Hozono Global Jairis taldearen aurkako partidako une bat. (Mikel Amenabar)

Juaristi ISBk ezin izan du Melilla mendean hartu, eta 84-67 galdu dute norgehiagoka. Bestalde, Azkoitia-Azpeitia ISB taldeko neskek ere ez dute garaipenik lortu Hozono Global Jairis taldearen aurka.

Asteburu makurra egokitu zaie Iraurgi SBren bi talde nagusiei, eta nesken nahiz mutilen taldeak esku hutsik amaitu behar izan dute jardunaldia. Juaristi ISB taldeak Melilla Sport Capital taldearen aurka neurtu ditu indarrak gaur, igandea, Melillan (Espainia), eta partidaren lau zatietan atzetik ibili da Iñaki Jimenezen taldea; azkenean, 84-67 amaitu da norgehiagoka. Nesken Azkoitia-Azpeitia ISB taldeak ere ezin izan du garaipenik lortu gaurkoan. Kiroldegian jokatu dute partida Hozono Global Jairis taldearen aurka, eta ozta-ozta bada ere, ezin izan dute punturik erdietsi gaurkoan; 57-60 amaitu da partida.

Mutilek datorren jardunaldia Azpeitian jokatuko dute urriaren 31n, igandea, eta Movistar Estudiantes taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Neskek, aldiz, Pacisa Alcobendasen aurka jokatuko dute Alcobendasen (Madril, Espainia), hilaren 30ean, zapatua.

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide