Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxi egingo dute bihar

Andoni Elduaien 2021ko urr. 21a, 12:40

Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea. (Nerea Uranga)

11:30ak inguruan itxiko dute errepidea bihar, lanak egiten ari diren gunean leherketa bat egingo dutelako.

Bihar, urriak 22, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxiko dute, 27. kilometroaren parean. Aldundia aurreratzeko errei bat ari da eraikitzen errepidearen puntu horretan, eta horretarako, zenbait leherketa egin dituzte dagoeneko.

Bihar, ostirala, 11:30 aldean itxiko dute errepidea, lanekin jarraitzeko beste leherketa bat egingo dutelako gunean. Itxita bi ordu inguruan egotea aurreikusi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide