Tapiza eta feltroa lantzen ikasteko tailerra eskainiko dute Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko urr. 20a, 17:01

Azaroaren 3an hasiko da tailerra. Guztira, sei saio eskaintzea aurreikusten dute, eta horiek asteazkenetan egingo dituzte.

Elkarguneak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, tapiza eta feltroa lantzen ikasteko tailerra eskainiko dute Elkargunean. Azaroaren 3an hasiko dituzte saioak, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Elkargunean data hori iritsi baino lehen.

Lola Altolagirrek zuzenduko du tailerra. Guztira, sei saio eskainiko dituzte asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Informazio gehiago jaso nahi duenak, Elkarguneko 943-85 25 44 telefono zenbakira deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide