AC Hotels by Marriott Cycling Team taldeak fitxatu du Imanol Arizmendi txirrindularia

Andoni Elduaien 2021ko urr. 20a, 13:08
Imanol Arizmendi txirrindularia.

Azken denboraldian lortutako garaipenek eta erakutsitako maila "bikainak" eraman dute txirrindulari azkoitiarra AC Hotels by Marriott Cycling Team taldera.

Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarra AC Hotels by Marriott Cycling Team taldean arituko da datorren denboraldian. Master mailako txirrindulari taldea da Marriott Cycling Team, eta sare sozialetan Arizmendik egin duen azken denboraldi "bikaina" nabarmendu du, "zenbait garaipen garrantzitsu" eskuratu baititu azkoitiarrak.

Besteak beste, Samanoko Lehen Sari Nagusia, Euskadiko master 30 mailako txapelketa eta Nafarroako master mailako txirrindulari txapelketa irabazi ditu Arizmendik aurten, eta gutxigatik ihes egin zion iaz irabazi zuen Kantabriako Itzuliak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide