Ostegunean jaso beharko dira 3x3 Futbol Festarako elastikoak

Andoni Elduaien 2021ko urr. 23a, 08:45
2019an jokatutako futbol festako irudi bat.

Ostegunean, 17:00etatik 18:30era bitartean haso beharko dituzte gaztetxoek futbol festan aritzeko jantzi beharko dituzten elastikoak. Kontzejupean egokituko dituzte antolatzaileek horretarako mahaiak.

Hilaren 30ean, 31n eta azaroaren 1ean jokatuko da aurtengo 3x3 Futbol Festa. 170 taldek eta 700 haur baino gehiagok parte hartuko dute Azkoitiko plaza nagusian jokatuko diren partidetan. "Izugarrizko arrakasta" izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta parte hartzaileen zein gurasoen erantzuna "bikaina" izan dela azpimarratu.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, futbol festan aritzeko izena eman duten Azkoitiko eta Azpeitiko taldeek kamisetak jasotzeko aukera izango dute datorren ostegunean, urriak 28. 17:00etatik 18:30era bitartean jaso ahalko dira elastikoak, Kontzejupean. Gainerako herrietako parte hartzaileek ere izango dute aukera egun horretan, baina horiek kamisetak lehen partida egunean jasotzeko aukera ere izango dute.

Gainera, ekitaldiak irauten duen egunetan banatuko dituzte 2021. urteko 3x3 Futbol Festako dominak. Plazan egokituko duten mahaian eskatu beharko dituzte taldeek oroigarriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide