Babestutako edukia

'DEMO DAY'-a, ekitaldi paregabea familian

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 19a, 19:00

Familiek zuzenean ikusi ahal izango dute Kids&Us-en metodoa, 1-6 urteko haurtxo eta haurrentzako demostrazio-eskolen bidez.

Kids&Us zentroek bat egin dute ekimen honetan: aldi berean eskainiko dituzte Babies eta Kids Experiences-ak 1-6 urte arteko haurtxo eta haurrentzako, urriaren 23an. Demo Day ekimena Natural English metodoa zuzenean eta lehen pertsonan ezagutu nahi duten eta 1-6 urte arteko haurrak dituzten familientzako da.

Jardunaldi paregabe eta esklusibo honetan, irakasleek 30-40 minutuko demostrazio-klaseak emango dituzte, familiak bertan direla. Horrela, munduko 9 herrialdetan 150.000 ikasle baino gehiago dituen ingelesa ikasteko metodo paregabe baten eraginkortasuna egiaztatu ahal izango dute.

Demo Day ekimerako plaza kopurua mugatua da eta familiek webgune honen bidez erreserbatu ahalko dituzte: www.kidsdemoday.com

Kids&Us-en Natural English metodoak ingelesaren ikaskuntza goitik behera aldatu du

Kids&Us urte 1etik 18ra arteko haurrentzako munduko erreferentziako ingeles-eskola da. Ikaskuntza-metodoa lagun dute beren garapenean, bai akademikoan eta baita pertsonalean ere. Materialak adin bakoitzaren errealitatera egokitzen dira, eta klaseak oso talde txikitan lantzen dira.

Natural English metodologia hizkuntza-murgilketan eta ama hizkuntza gureganatzeko prozesua erreplikatzean oinarritzen da, eta hizkuntza naturalki eta berez ikastea bermatzen du.

Kids&Us-ek haurrek hizkuntza deszifratzeko duten berezko gaitasuna baliatzen du, eta zentzumenetan eta emozioetan oinarritutako ikaskuntza-esperientzia batean murgiltzen ditu haurrak.

Jarduera osagarrien unibertso handi bati esker, ikasleek ikasgela barruan eta ikasgelatik kanpo esperimentatzen du hizkuntzarekin, eta ingelesa bere egunerokoan sartzen dute.

Kids&Us-en helburu nagusia da haurrek ingeleseko hizkuntza-gaitasun handienak lortzea eta etorkizuneko ateak irekitzeko konfiantza hartzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide