Luedersek eta Karampournisek organo eta biolin doinuak uztartu dituzte parrokian

Andoni Elduaien 2021ko urr. 17a, 13:54
Kurk Lueders organista, parrokian. (Argazkiak: U. Oteiza)

Organo Erromantikoaren XXII. Zikloari lotuta Azkoitian eskaini duten bigarren kontzertua izan zen atzokoa. Konpositore ezagunen lanak eskaini zituzten Andre Mariaren Jasokundeko parrokian.

Kurk Lueders organistak eta Pascale Karampournis biolinistak kontzertua eskaini zuten atzo, larunbata, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Organo Erromantikoaren XXII. Zikloaren barruan Azkoitian egindako bigarren kontzertua izan zen atzokoa. Bikoteak Fritz Kreisler, Jacques-Nicolas Lemmens, Josef Rheinberger, Jean-Dominique Pasquet eta Jean-Charles Gandrille konpositoreen obrak taularatu zituen atzo, parrokian.

Duela bi aste, Ben Van Oosten Herbehereetako organo-jotzaileak eskaini zuen zikloko lehen kontzertua, eta atzokoa bigarrena izan zen. Datorren asteburuan, Loreto Aramendi Donostiako Koruko Amaren Basilikako Cavaillé-Coll organoaren organista titularrak eta Sarah Pérarnaudek eskainiko dute kontzertua parrokian.

Karampournis biolinista, parrokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide