Astelehenean ekingo diote Kontzejupeko eskuzko pilota txapelketa herrikoiari

Andoni Elduaien 2021ko urr. 16a, 08:45
Duela bi urteko txapelketako irudi bat.

Etzi, urriak 18, hasiko da Kontzejupeko XLVII. Pilota Txapelketa. Antolatzaileek adierazi dutenez, guztira, 70 lagunek parte-hartuko dute aurtengo txapelketan. Datorren astean, 11 partida jokatuko dituzte Kontzejupen.

Astelehenean abiatuko da Oteiza pilota elkarteak antolatutako Kontzejupeko XLVII. Pilota Txapelketa. Duela bi urte jokatu zen txapelketan baino pilotari gehiagok eman du izena, gainera, aurten; zehazki, 70 lagunek parte hartuko dute aurtengo txapelketan. 

Etzi, 17:30ean hasita, 8 eta 9 urtekoek jokatuko dituzte partidak. Asteazkenean, berriz, alebin mailako pilotariak arituko dira, 17:15etik aurrera. Ostegunean, bestalde, haurren mailako gaztetxoen txanda izango da, 18:00etatik aurrera. 

Hona hemen txapelketaren lehen astean jokatuko dituzten partidak:

Astelehena, urriak 18 (17:30etik aurrera)

  • Benjaminak (8-9 urtekoak) 
    • Ekain Juaristi eta Jurgen Aizpurua - Aner Romero eta Denis Santos
    • Erik San Sebastian eta Julen Arozena - Jurgi Subinas eta Aitzol Garate
    • Aratz Orozko eta Jakes Kortadi - Aratz Gonzalez eta Julen Azpiazu
    • Peio Endemaño eta Aiur Huerta - Ekaitz Astigarraga eta Ian Juaristi
    • Aiur Alkorta eta Jokin Alkorta - Aunitz Zaldua eta Jon Uzin

Asteazkena, urriak 20 (17:15etik aurrera)

  • Alebinak (10-11 urtekoak)
    • Janik Larrañaga eta Iker Garate - Unax Oteiza eta Paul Egino
    • Joanes Juaristi eta Araitz Arellano - Amets Pagaegi eta Aimar Agirrezabal
    • Pello Alkorta eta Xabat Sudupe - Oihan Aizpuru eta Ibai Zamora
    • Janik Paredes eta Ibai Etxeberria - Enaitz Bergado eta Unax Irulegi

Osteguna, urriak 21 (18:00etatik aurrera)

  • Infantilak (12-13 urtekoak)
    • Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola - Ladis Lete eta Denis Carbayeda
    • Mikel Alberdi eta Imanol Bastida - Eñaut Aldaabal eta Jon Arregi

Partida guztiak Kontzejupen jokatuko dira, eta antolatzaileek adierazi dutenez, parte hartzaile guztiek galtza txuriekin jokatu beharko dituzte partidak. Norgehiagokak astelehenetik ostegunera bitartean jokatuko dira, baina beharrezkoa bada, asteburuetan ere jokatuko dira. Hala eta guztiz ere, partidak ez dituzte atzeratuko arrazoi garrantzitsurik ez bada tartean, hala nola gaixotasuna edo medikuarekin hitzordua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide