Gaztetxo Eskolak begirale ikastaro trinkoa antolatu du Azkoitian

Anartz Izagirre 2021ko urr. 8a, 12:13

Gabonetako oporraldian eta Pazko Astean izango dira klaseak, eta hiru asteburu Orioko aterpetxean egingo dituzte partaideek. Presetakuntza praktikoa, berriz, udan izango da. Urriaren 31 bitartean egongo da izena emateko epea.

Gaztetxo Eskolak aisialdiko begirale ikastaro trinkoa antolatu du Azkoitian 18 urtetik gorako herritarrentzat, eta urriaren 31 bitartean egongo da izena emateko epea. Ikastaroa, guztira, 310 ordukoa izango da; 150 orduko prestakuntza teorikoa izango da, eta 160 orduko praktikoa. Gabonetako oporraldian (abenduak 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 3, 4, 5, 7) eta Pazko Astean (apirilak 19, 20, 21 eta 22) izango da ikastaroa, eta hiru asteburu Orioko aterpetxean igaroko dituzte partaideek. Prestakuntza praktikoa, berriz, udan izango da.

Ikastaroan parte hartzeko baldintzak honakoak dira: 2022ko ekainaren 30erako 18 urte beteta izatea eta DBHko titulua izatea. Interesdunek honako lotura honetan izango dute izena emateko epea. Izen-emate orriaz gain, beste hainbat dokumentu aurkeztu beharko dira digitalizatuta: NAren bi aldeak, karneteko argazkia, DBHko titulua edo Eskola Graduatuaren ziurtagiria eta matrikula ordaindu izanaren ziurtagiria (Laboral Kutxa ES27 3035 0060 440600025913). Informazio gehiago behar duenak 688 71 74 86 telefono zenbakira deitu dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide