Maxixatzenen zozketak

Patxi Azpitarte, abuztuko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 18a, 09:00
Patxi Azpitarte saria eskuetan duela.

Abuztuko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 40. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Patxi Azpitarte bazkideari egokitu zaio Herrixen merkatari elkarteak emandako 50 euroko erosketa bonoa.

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna gauerdia baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota .

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide