Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso afaria izango da urriaren 22an Errezilen

Julene Frantzesena 2021ko urr. 8a, 08:29
IƱigo Mantzisidor 'Mantxi' eta Maialen Akizu bertso saio batean.

Erniarraitzek antolatu du hitzordua. Afaria Letea jatetxean izango da, eta Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira kantuan. Dagoeneko eman daiteke afaritarako izena.

Erniarraitz bertsozale elkarteak azarorako bertso afari bat prestatu du, Bertso Urtie egitasmoaren barruan. Urriaren 22an, ostiralarekin, izango da hitzordua Errezilgo Letea jatetxean, eta Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira kantuan. Gainera, Itzeder eta Aizpurutxo trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Dagoeneko zabalik dago afaritarako izena emateko epea; joan nahi dutenek Leteara (943-71 28 87) deitu beharko dute. Afaria 25 euro ordaindu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide