Urriko aldizkariaren aurrerapena: Berrasoetako zezenak

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 7a, 09:30

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen urriko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu Maxixatzenek, eta horien artean, Berrasoeta baserriko zezenen eta zezenzaleen inguruko argazki erreportajea plazaratu du, Josu Uriaren esperientzia kontatuz. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide