Eskuratu daiteke Plaza Ondo elkartearen Gabonetako loteria

Andoni Elduaien 2021ko urr. 7a, 08:45

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak aurten Gabonetako loteria jokatuko du. 62.766 zenbakia eskuratu ahal izango dute elkarteko bazkide direnek.

Dagoeneko eskuratu daiteke Plaza Ondo jubilatuen elkarteak aurtengo Gabonetako loteriarako jokatu duen zenbakia. 62.766 zenbakia da elkartearena, eta bazkide bakoitzak nahi adina loteria-txartel erosteko aukera izango du, loteria agortu artean.

Kale Nagusiko Fuente de la Fortuna loteria administrazioan erosi ahal izango dute interesa dutenek loteria.