Drogen kontsumoari lotutako arrisku murrizketak lantzeko formazioa jaso dute udaltzainek

Andoni Elduaien 2021ko urr. 5a, 15:25
Udaltzainak, formazioa jasotzen. (Argazkia: Udala)

Azkoitiko Udaltzaingoaren parte diren udaltzainek jaso dute goizean formazio saioa. Udalaren helburua da ohitura "osasungarriak" bultzatzea eta drogen kontsumoa murrizteko "kontzientziazio lana" egitea.

Azkoitiko udaltzainek drogen kontsumoari lotutako arrisku murrizketak lantzeko formazioa jaso dute gaur, asteartea, udaletxeko bilkura areto nagusian. Azkoitiko Udaleko Prebentzio sailak antolatutako saioa izan da gaur udaltzainek jaso dutena.

Hain zuzen ere, Azkoitiko Udalak indarrean du drogen kontsumoaren prebentzioa lantzeko Azkoitia osasuntsua. Azkoitia bizia kanpaina, eta horren bitartez lortu nahi du ohitura "osasungarriak" sustatzea eta "kontzientziazio lana" egitea.

Era berean, "kaltegarriak" diren portaerak eta horiek eragin ditzaketen "arazo fisiko, psikiko eta sozialak" saihestu nahi ditu erakundeak; izan ere, drogen kontsumoaren prebentzioa "guztion arazoa" dela uste du udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide