Eskatu daitezke ingurumen arloko jarduerentzat eta programentzat dirulaguntzak

Andoni Elduaien 2021ko urr. 5a, 11:58

Urriaren 30era bitartean egin daitezke eskaerak udaletxean. Ingurumen arloko jarduerak egiten dituzten taldeei eta pertsonei daude zuzenduta dirulaguntzak.

Azkoitiko Udalak abian ditu ingurumen arloan jarduerak eta programak egiteko dirulaguntzak. Irabazi asmorik gabeko erakundeei, taldeei eta pertsonei zuzendutako dirulaguntzak dirak. Eskaera egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta urriaren 30ean amaituko da.

Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak eta azterketak, formazio ikastaroak, herritarren partaidetza sustatuko duten jarduerak edota tokiko ekonomia garapena bultzatuko dutenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide