Umeentzako sukaldaritza tailerra antolatu du Kuku Herri guraso elkarteak

Ane Olaizola 2021ko urr. 4a, 15:36

Astelehen arratsaldeetan izango dira saioak, Elkargunean, eta abenduraren 2ra bitartean iraungo du ikastaroak.

L.H. 1.mailatik L.H. 6ra bitartean dabiltzan umeei zuzenduta, sukaldaritza ikastaroa antolatu du Kuku Herri guraso elkarteak. Abenduaren 2ra artean, astelehenetan egingo dituzte saioak, eta gaur izango da aurrenekoa. 15:30etik 17:00etara artean eskainiko dituzte eskolak, Elkargunean.

Ikastaroan parte hartu edota informazio gehiago lortu nahi duenak inakiastigarraga@gmail.com helbidera idatz dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide