Gaizka Etxanizek eta 'Ira'-k irabazi dute Euskal Herriko Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketa

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 3a, 21:00
Etxaniz eta 'Ira' (eskubitik bigarrenak) atzoko sari banaketan. (Utzitakoa)

Etxanizek "oso zail" ikusten zuen sariketa irabaztea, baina egindako lan txukunaren ondorioz, haiek izan dira Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketa irabazi dutenak. Guztira, sei artzainek eta haien txakurrek jokatu zuten proba atzo. 

Gaizka Etxaniz artzain azkoitiarrak eta Ira txakurrak Euskal Herriko Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketa irabazi dute. Atzo, larunbata, jokatu zuten txapelketa Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Jauregiberriako belardian, eta Etxaniz eta Ira izan ziren nagusi. 

Zestoan jokatutako Gipuzkoako txapelketa irabazita eskuratu zuten Etxanizek eta Irak Euskal Herrikorako txartela, eta azkenean haiek ekarri dute txapela Azkoitira. Etxanizek "oso zail" ikusten zuen sariketa irabaztea, baina egindako lan txukunaren ondorioz, haiek izan dira Arraza Libreko Artzain Txakur Txapelketa irabazi dutenak. Azkoitiarrak azaldu duenez, egin beharreko aurreneko proban "lan ona" egin zuten Irak eta biek. Hurrengo proban, ordea, bigarrengoan, "oso lan ona" egin zutela adierazi du, eta bigarrengoari 10 puntu aterata. Lan guztiak amaituta, lehen postua eskuratu zuten Etxanizek eta Irak, bigarrengoari zazpi puntu aterata. 

Guztira, sei artzainek eta haien txakurrek jokatu zuten proba atzokoan. 

Hona hemen sailkapena: 

1. Gaizka Etxaniz eta Ira
2. Manuel Gorriti eta Indo
3. Inazio Irakulis eta Beltz
4. Jon Olibares eta Bizi
5. Inazio Irakulis eta Bat
6. Bittor Bengoetxea eta Truke
7. Pello Segurola eta Argi
 

Etxanizek 16 urte zituela parte hartu nuen lehendabizikoz txakur txapelketa batean. Haren aitona beti ibili izan da txakur txapelketetan, eta Azkoitiko artzainak hari esker ditu gustuko txapelketa horiek. Arraza libreko txapelketek nola funtzionatzen zuten ezagutu, eta lehiatzen hastea erabaki zuen. Iaz, Etxanon egin zuten lehen erakustaldia Ira txakurrarekin. Aurten, berriz, Ira txakurrarekin bi erakustaldi eta atzoko proba jokatu ditu Etxanizek.

Euskal Herriko txapelketaren harira elkarrizketa egin zion Maxixatzenek Etxanizi, eta honako lotura honetan irakur daiteke. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide