"Garrantzitsua da ikusaraztea zientzia ez dagoela gizartetik bereizita"

Ana Galarraga Aiestaran- Elhuyar aldizkaria 2021ko urr. 3a, 08:45

Kari Alberdi Etxabe (Azkoitia, 1996) kimikaria eta zientzia-dibulgatzailea elkarrizketatu du Ana Galarraga Aiestaranek Elhuyar aldizkarian.

Kari Alberdi Etxabek Kari Kimikari izena du sareetan, beraz, ez da zaila asmatzen kimika ikasi duela. Dioenez, beti izan du zientziekiko interesa: "Ikusten nuen zientziak galdera asko egiten dituela munduan dauden auzien inguruan, eta niri jakin-mina pizten zidan". Gainera, batxilergoko azken urteetan, zientzietako irakasle oso onak egokitu zitzaizkion, eta aitortu du horrek ere lagundu ziola aukeratzen. 

Gradua bukatutakoan, besteek bezalaxe, bere buruari galdetu zion "eta orain, zer?". Aldi berean, ingurukoek galdetzen ziotenean, nabaritzen zuen haiek ez zekitela oso ondo zer zen kimika eta zer egiten zuten kimikariek; are gehiago, oro har, jendeak ez daki zer egiten duten zientzialariek. "Iruditu zitzaidan komunikazioa falta dela zientzian dabiltzanen eta ez dabiltzanen artean, eta, idaztea ere gustuko dudanez, pentsatu nuen zubi-lana egin nezakeela", gogoratu du Alberdik. 

Hala, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarrekin eskaitzen duten Kultura Zientifikoaren masterraren barruan, zientziaren komunikazioaren unibertsitateko adituaren atala egitea erabaki zuen, eta orain dibulgazioko modulua egiten hasi da.

Artikulua osorik irakurtzeko Elhuyar aldizkarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide