Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa egingo du datorren ostiralean, liburutegian

Andoni Elduaien 2021ko urr. 2a, 08:45
Ines Bengoa ipuin kontalaria. (Ines Bengoa)

HH5 mailatik LH3 mailara arteko neska-mutilentzat izango da datorren ostiraleko ipuin kontaketa saioa. Parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Ines Bengoa ipuin kontalariak Munduko ipuinak izeneko ipuin kontaketa saioa egingo du datorren ostiralean, urriak 8, Aizkibel liburutegian. 17:30ean hasiko da kontaketa, eta HH5 mailatik LH3 mailara bitarteko neska-mutilei zuzenduko dizkie ipuinak Bengoak.

Ipuin kontaketa bertatik bertara jarraitu nahi duten haurrek izena eman beharko dute nahitaez, plaza kopurua mugatua dela jakinarazi baitu Aizkibel liburutegiak. Hori horrela, izena emateko liburutegira bertara joan edota 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide