Zabalik dago langabetuei zuzendutako soldadurari buruzko ikastaroan izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko ira. 29a, 15:15
Ikastaro bateko irudia. (Iraurgi Berritzen)

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketan eskainiko dute ikastaroa, urriaren 14an hasiko da eta otsailaren 25ean. Iraurgi Berritzen eskualdekoak diren eta zaurgarritasun arriskuan dauden edo gera daitezkeen langabetuei zuzenduta garatzen ari den Urola Erdian ErlkarEkinez UE3 proiektuaren barruan antolatu dute.

Iraurgi Berritzenen enplegu arloa eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden langabetuei zuzendutako Urola Erdian ErlkarEkinez UE3 proiektua gauzatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzarekin. Proiektuaren xedea da langabezian dauden pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko baliabide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea.

Proiektu horren barruan, irailarekin martxan jarri dituzte oinarrizko konpetentzien ikastaroak Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, eta orotara, 50 lagun ari dira horietan parte hartzen. Gaitasun teknikoei lotutako ikastaroen barruan, soldadurari buruzkoa eskainiko dute Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketan.

Ikastaroa urriaren 14an hasiko da eta otsailaren 25ean bukatu; orotara, 400 orduko ikastaroa izango da. Astegunetan izango dira saioak, 08:00etatik 13:00etara arte. Izena emateko bi telefono zenbaki hauetakoren batera deitu behar da: 688 75 84 94 (Maite) edo 688 87 35 89 (Sandra).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide