Ongintzazko zumba erakustaldia egingo dute igandean Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko ira. 29a, 08:45
Iazko otsailean Elkargunean egindako zumba erakustaldiko argazki bat.

11:00etan hasiko da igandeko erakustaldia Elkargunean. Minbizia duen zumba taldeko azkoitiar baten aldeko ekitaldia izango da igandekoa, eta bildutako dirua berarentzat izango da.

Datorren igandean, urriak 3, zumba erakustaldia egingo dute Elkargunean. 11:00etan hasita, minbizia duen herritar baten aldeko ongintzazko erakustaldia egingo dute Elkarguneko zelai artifizialeko kantxan; aldiz, euria egiten badu, Elkarguneko Herriko plaza aretoan egingo dute saioa.

Inguruotan zumba irakasle lanak egiten dabiltzan lau kidek parte hartuko dute erakustaldian, eta haiek jakinarazi dutenaren arabera, bi ordu inguruko zumba saioa eskainiko dute parte hartzaileek. Ohi bezala, igandeko emanaldian ere fitness ariketa osasuntsuekin uztartuko dituzte hainbat eratako dantzak.

Ongintzazko erakustaldia izanik, saioa ikusi nahi duten herritarrek dohaintza egin beharko dute Elkargunerako sarreran. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 5 euro. Bildutako diru guztia minbizia duen taldekideari emango diote osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide