Death Wistle eta Jana Jan taldeen emanaldiak izango dira igandean, Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko ira. 28a, 08:45
Jana Jan taldearen emanaldiko irudi bat. (Argazkia: Asier Gogortza)

Igandean, 19:00etan izango dira kontzertuak Matadeixen, eta sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira Matadero Ekintzak taldearen e-postara idatzita.

Datorren igandean, urriak 3, bi talderen kontzertuak izango dira Matadeixen, 19:00etan hasita. Lehenengo, Death Wistle taldeak joko du Matadeixeko eszenatokian, eta gero, Jana Janek. Emanaldiak zuzenean jarraitzeko, sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira mataderoekintzak@gmail.com e-postara idatzita.

Victor Garcia da Death Wistle taldeko protagonista nagusia. Decorado eta Psiconautas, los niños olvidados animazio filmentzako soinu banadak egin ditu. Bi filmak, gainera, Goya sari baten jabe dira. Itziar Markiegi da, berriz, Jana Jan diziplina arteko artista. Marrazkilaria, zarata zalea eta performerra da, eta hainbat artistarekin lankidetza grafikoak, soinu-lanak eta inprobisazioak egin ohi ditu. Inprobisazioaren bidez eta errorea sormenez erabiliz, soinuaren sorkuntza eta manipulazioa, metaketa eta feedbacka aztertzen ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide