Imanol Alesonek hirugarren egin du Spain Backyard Ultran

Nerea Uranga 2021ko ira. 27a, 10:00

Azkoitiar korrikalariak 234,7 kilometro egin ditu, guztira. Proba asteburuan jokatu da Castro Caldelas herrian (Ourense, Galizia).

Asteburuan, Galiziako Castro Caldelas herrian jokatu den Spain Backyard Ultra proban parte hartu du Imanol Aleson azkoitiar korrikalariak. Hirugarren postua lortuta, podiuma egitea lortu du Alesonek. Horretarako, 6,7 kilometroko ibilbidea 35 aldiz egin du, 234,7 kilometro osatuz, denera.

Lasterketa horretan itzuli gehien egiten dituen korrikalaria da irabazlea. Hala, Iban Ganboa txapeldunak 38 itzuli egin zituen, 254 kilometro osatuz. Bigarren sailkatutako Jorge Manuel Garciak, berriz, 37 itzuli osatu zituen, 248 kilometro eginez.

Argazkiak: Marea Urdina.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide