Elkarguneko futbol zelaiak eta spa gunea erabilgarri egongo dira aurrerantzean

Andoni Elduaien 2021ko ira. 21a, 15:24

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko erabilgarri daude Elkarguneko futbol zelaiak. Egoerak "hobera" egin duela nabarmendu du erakundeak, eta "pixkanaka eszenatokiz aldatzen" ari dela egoera. Hori horrela, gaurtik aurrera Elkarguneko belarrezko kantxetan futbolean jokatzeko aukera egongo da.

Era berean, adierazi du spa gunea ere erabili ahalko dela aurrerantzean, baina, horretarako, aurrez erreserba egin eta banaka edo bizikidetza unitateka erabili ahalko dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide