Zabalik da Emakumeen Ahalduntze Ikastaroetarako izen-ematea

Andoni Elduaien 2021ko ira. 21a, 12:05
Aurten ere xilografia ikastaroa egiteko aukera izango da.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta urriaren 1era arte egongo da horretarako aukera. Puntua edo trikotatzea, batukada feminista, autodefentsa feminista eta xilografia izango dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak.

Azkoitiko Udaleko Berdintasun sailak martxan jarriko ditu urrian emakumeei zuzendutako Ahalduntze Ikastaroak. Abendura bitartean lau ikastaro eskainiko dituzte: puntua egiten edo trikotatzeko ikastaroa, batukada feminista, autodefentsa feminista eta xilografia. Aurten berrikuntza gisa trikotatzen ikasteko ikastaroa eskainiko dute. Gainerako ikastaroak aurreko edizioetan landutakoak dira, baina udalaren arabera "arrakasta" handikoak dira. Horregatik, aurten ere antolatzen jarraitzea erabaki dute.

Ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada, eta urriaren 1era arte luzatuko da. Izena Udaletxeko Arreta Zerbitzuan eman daiteke bertara joanda, 943-08 00 80 telefonora deituta edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita. Ikastaroetan izena emateko prezio arrunta 18 eurokoa izango da; aldiz, langabeentzat, ikasleentzat eta pentsiodunentzat ezarri den prezioa 12 eurokoa da. Ikastaroak Elkargunean izango dira data ezberdinetan, batukada izan ezik. Batukada saioak Izarraitz Lanbide Heziketan izaten dira, udalaren eta zentroaren arteko lankidetzari esker.

Hona hemen ikastaroen gaineko informazio guztia:

Berdintasuna eta punto

  • Noiz: irailak 21, 24 eta 28; urriak 1, 5, 8, 15, 19, 22, 26 eta 29; azaroak 2, 5, 9, 12, 16 eta 19.
  • Ordua: 15:00etatik 16:45era.
  • Tokia: Elkargunean.

Batukada feminista

  • Noiz: urriak 11 eta 25; azaroak 15 eta 29; abenduak 20.
  • Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
  • Tokia: Izarraitz Lanbide Heziketan.

Autodefentsa feminista

  • Noiz: urriak 2 eta 9.
  • Ordua: 09:30etik 13:30era.
  • Tokia: Elkargunean.

Xilografia

  • Noiz: urriak 13, 20 eta 27; azaroak 3, 10 eta 17.
  • Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
  • Tokia: Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide