'Nora' eta 'La Patrulla Canina' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko ira. 22a, 08:45
Grabazioko irudi bat. ('Nora' filma)

Azken asteetan bezala, larunbatean, igandean eta astelehenean izango dira film emanaldiak Baztartxo antzokian.

Asteburuan, Nora eta La Patrulla Canina filmak eskainiko dituzte Azkoitiko Baztartxo antzokian. Joan den asteburuan hasi zuten Baztartxon film komertzialen denboraldia, eta datorrena bigarren asteburua izango dute han; larunbatean zein igandean, 19:30ean, eta astelehenean –ikuslearen eguna– 20:00etan, emango dute Nora filma. La Patrulla Canina haurrentzako filma, berriz, igandean 17:00etan eskainiko dute.

Hona hemen datorren asteburuko bi filmen aurrerapen bideoak:

Nora filma

La Patrulla Canina filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide