Odol ateraldi arrunta eta plasmaferesi erako odol ateraldia egingo dituzte astelehenean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko ira. 18a, 08:45

Plasmaferesi erako odol ateraldia, Elkargunean.

Bigarren aldiz egingo dituzte plasmaferesi erako odol ateraldiak Azkoitian. Odol ateraldi arruntak arratsaldean egingo dituzte, baina plasmaferesi erakoak egun osoan zehar.

Datorren astelehenean, irailak 20, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Odol ateraldi arruntak arratsaldez egingo dituzte 17:00etatik 21:00etara bitartean. Herritar batetik bestera odola emateko gutxi gorabehera hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Pilaketak-eta ekiditeko odol emaileen elkarteak hartu zuen neurrietako bat izan zen denbora tartea ezartzearena.

Hala eta guztiz ere, astelehenean plamaferesi erako odol ateraldiak ere egingo dituzte Elkargunean. Maiatzean egin zituten era horretako lehen odol ateraldiak Azkoitian. Ordukoa proba pilotua izan zen, eta izan zuen emaitza ona ikusita, bigarren bat egitea erabaki dute Osakidetzako arduradunek. Astelehenean, 10:30ean hasi eta 20:30 ingurura bitartean egingo dituzte plasmaferesi odol ateraldiak.

Plasmaferesi erako ateraldia egiteko, odoletik plasma banatzeko aparatuak ekarriko dituzte Azkoitira. Saioan odol emailearen odola aparatu batetik pasatzen dute, eta han odol-plasma odoleko beste osagaietatik banatzen dute. Odol emaileak odola bueltan jasotzen du berriz, baina plasma kenduta. Gainera, odola bueltan jaso ahala gorputzak berehala sortu zen berriz plasma. 

Odola eman nahi duenak hitzordua eskatzeko edota informazio gehiagorako 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide