Mikel Urdangarinek kontzertua emango du urriaren 23an

Aitziber Arzallus 2021ko ira. 14a, 12:23

Izurdeen lekua diskoa aurkeztuko du zornotzarrak. Baztartxo antzokian izango da emanaldia, 19:30ean hasita. Sarrerak bihar 10:00etan jarriko dituzte salgai Entradiumen.

Mikel Urdangarinek kontzertua emango du Azkoitian urriaren 23an. Emanaldia Baztartxo antzokian izango da, 19:30ean hasita, eta sarrerak bihar, asteazkena, hilak 15, jarriko dituzte salgai Entradiumen. 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragai.

Abeslari zornotzarrak Izurdeen lekua azken diskoa aurkeztuko du Azkoitian. Bere amaren omenez egin du diskoa Urdangarinek. Duela bi urte hil zitzaion ama eta "doluaren baitan jaio arren, argitasunari begiratu nahi dio etengabe". Hamaika abestik osatzen dute disko hori. Kontzertuan azken diskoko abestiez gain, bere ibilbide luzeko pieza esanguratsuenak ere joko ditu Urdangarinek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide