Pertsona bat arin zauritu da Azkarate gainean gertatu den auto istripuan

Andoni Elduaien 2021ko ira. 13a, 15:57

Ertzainak jakinarazitakoaren arabera, pertsona bat arin zauritu da ezbeharrean. 15:20 inguruan izan da istripua.

Bi autok istripua izan dute gaur, astelehena, 15:20 inguruan Azkarate gainean, GI-2634 errepideko 34. kilometroan. Ertzaintzak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionaren arabera, istripuan kaltetuak izan diren bi autoek elkarren aurka aurrez aurre jo dute, eta ondorioz, pertsona bat arin zauritu da. Gertaera Azkoititik Elgoibarrerako noranzkoan izan da, eta trafikoan eragina izan badu ere, une honetan egoera arina da.