Uda sasoiko azken bisita gidatua egin dute Azkoitian

Nerea Uranga 2021ko ira. 12a, 12:30

Iraurgi Berritzenek uda denboraldirako antolatutako azken bi bisita gidatuak egin dituzte asteburu honetan Azkoitian, Vicente Davila historialari zestoarrak gidatuta. Atzo, larunbata, Azkoitiko San Martin eta Baldako Santa Maria, Gipuzkoako hiribildu baten oinarriak bi ordu inguruko bisita gidatua egin zuten. Gaur, berriz, Azpeitia, Loiola eta Azkoitia arteko mudejar artearen ibilbidea egiteko aukera izan dute bisita gidatuan parte hartu dutenek. Azkoitiko parrokiaren aurretik abiatu dute bisita, goizeko hamarretan.

Ekainetik irailera bitartean egin dituzte bisita gidatuak Iraurgi Berritzeneko Turismo sailak antolatuta. Oraingo bisita sortan Ignaziotar Urtea izan dute kontuan, eta Loiola bailara: Loiolako Iñigo, bere garaia eta lurraldea izenburu hartuta egin dituzte. 31 saiotan antolatuta, hamabi ibilbide jorratu dituzte Urola bailaran.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide