Puntua egiten ikasteko saioak antolatu ditu udalaren Berdintasun Sailak

Anartz Izagirre 2021ko ira. 9a, 12:58

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroaren barruan antolatu dute ikastaroa, eta Maina Arzallusek gidatuko du. Irailaren 21ean hasiko dira saioak, eta irailaren 20a izango da horietan izena emateko azken eguna.

Azkoitiko Udalaren Berdintasun Sailak puntua egiten ikasteko saioak antolatu ditu emakumeak ahalduntzeko ikastaroen barruan. Maina Arzallus izango da gidaria, eta saio horien hasieran berdintasunaren inguruko zertzeladak emango ditu Begoña Gorostiaga udaleko Berdintasun teknikariak. Ikastaroa irailaren 21ean hasiko da, eta azaroaren 19ra arte iraungo du; astearteetan eta ostiraletan emango dituzte klaseak, Elkargunean, 15:15etik 16:45era.

Ikastaroan interesa dutenek irailaren 20a baino lehen eman beharko dute izena, udaletxeko Harrera Bulegoan, berdintasuna@azkoitia.eus helbide elektronikora idatzita edo 943-08 00 80 nahiz 943-54 20 14 telefono zenbakietara deituta. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez puntua egiten jakitea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide