Azkoitia Lagunkoiak bilera egingo du asteazkenean

Andoni Elduaien 2021ko ira. 6a, 10:33

18:00etarako egin dute deialdia, eta ohi bezala Elkargunean elkartuko dira. 

Udako etenaldiaren ostean, Azkoitia Lagunkoiak berriro ekin dio lanari. Hileroko bilera asteazkenerako, irailaren 8rako, deitu dute. Bilera, ohiko moduan, Elkargunean izango da, 18:00etan. Saioak irekiak dira eta nahi duen oro dago gonbidatua bileran parte hartzera.