Elkarguneko kirol eta kultur jardueretan 'online' izena eman daiteke gaurtik aurrera

Andoni Elduaien 2021ko ira. 6a, 10:29

Azkoitiko igerilekua.

Igandera bitartean eman ahalko da izena Elkarguneko kultur eta kirol jardueretan. Era askotako ikastaroak eta tailerrak eskainiko dituzte.

Gaur, irailak 6, zabaldu du Zubiaurre Elkarguneak bere kirol eta kultur jardueretan izena online emateko aukera. Gaurtik aurrera, besteak beste, haurren igeriketan, haurren zein helduen kirol jardueretan eta kultur jardueretan eman daiteke izena. Irailaren 12ra arteko epea jarri dute horretarako.

Haurren igeriketa saioak 17:30etik 19:00etara bitartean izango dira, eta horiek ordu erdiko iraupena izango dute; mailak eta ordutegiak eskaeren arabera antolatuko dituzte. Kultur jardueretan ere eman daiteke izena, hala nola joste ikastaroan, marrazketa teknikoa lantzeko ikastaroan, argazki kameren ikastaroan, gozogintza tailerrean edota Mindfulness saioan.

Helduen eta haurren kirol jardueretan izena emateko aukera ere badago. Helduentzat antolatuko dituzte igeriketa, zumba, multikirola, aquagym, pilates, ciclyng, total training, aerobik, yoga eta eskalada ikastaroak. Haurrentzat, berriz, eskalada eta zumba eskainiko dituzte, igeriketaz gain.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide