Datorren asteburuan Pirinioetara egitekoak diren irteerarako plaza guztiak bete dira

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 5a, 11:55

Bujarueloko haraneko irudi bat. (Jorge Carrasco)

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, txangoa egingo dute irailaren 11n eta 12an Pirinioetara. Berez, asteazkenera arte eman zitekeen izena, baina plaza guztiak bete dira.

Anaitasuna Mendi Bazkunak jakinarazi duenez, datorren asteburuan egitekoak diren irteerarako plaza guztiak bete dira dagoeneko. Berez, irailaren 8ra –asteazkena– arte eman zitekeen izena, baina plaza guztiak beteta, itxi dute dagoeneko izen ematea. Anaitasuna Mendi Bazkunak adierazi du aurrerago txango gehiago antolatzeko asmoa dutela. 

Hain zuzen ere, irailaren 11n eta 12an izango da irteera; larunbatean Panticosatik abiatuko dira mendizaleak, eta GR11n zehar San Nicolas de Bujarueloko aterperako ibilbidea egingo dute. Bide horretan, Bacias (2.754 m) tontorrera igotzeko aukera izango du nahi duenak. Igandean, aldiz, San Nicolas de Bujaruelotik berriro GR11 ibilbidea jarraituz, Puente de los Navarrosera arteko ibilbidea egingo dute. Irailaren 11n, 05:00etan, abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegiaren paretik.