Astelehenetik aurrera zabalik izango da kontsumo bulegoa

Andoni Elduaien 2021ko ira. 3a, 08:30

Iraurgi Berritzenen baitan dagoen zerbitzua da, eta bere xedea da kontsumitzailei eta erabiltzaileei informazioa eta laguntza eskaintzea.

Oporrak tarteko, Azkoitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) itxita egon da azken asteetan. Datorren astelehenean, irailak 6, ateak irekiko ditu berriro kontsumo bulegoak, eta herritarrek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte. Kontsumitzaileek beren eskubideak erabiltzeari buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen dute bertan, baita kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jaso ere. Era berean, bulegoaren helburuetako bat da herritarrak kontsumoaren arloa heztea eta trebatzea.

Kultur Etxeko lehen solairuan du egoitza KIUBak, Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak egoitza duen bulego berean. Kontsultak bulegora joanda aurrez aurrez, 943-85 73 05 telefono zenbakira deituta edota omic-azkoitia@kontsumo.net e-postara idatzita egin ditzakete herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide