Ainhize Azpiazuk ETB1eko 'Baserria' saioan parte hartuko du

Andoni Elduaien 2021ko ira. 2a, 14:30
Ainhize Azpiazu, artxiboko irudi batean.

Azkoitiarrak kaletarren taldean parte hartuko du telebista saioan .Saio bakoitzean, auzolan proba izango dute, taldeka, eta desafioa, bi bikote elkarren kontra. Saioa irabazten duen bikoteak 6.000 euroko saria eskuratuko du.

Irailaren 19an, igandea, hasiko da ETB1en Baserria realityaren bigarren denboraldia. Atzo, irailak 1, egin zuten saioaren aurkezpena, eta han jakinarazi zutenez, Ainhize Azpiazu azkoitiarra izango da saioan arituko diren 24 lehiakideetako bat. Azpiazuk kaletar moduan parte hartuko du telebista saioan.

Hamabi kaletar eta hamabi baserritar lehiatuko dira saioan, sei bikoteko bi taldetan banatuta: goienetxeatarrak eta bengoetxeatarrak. Lehiaketaren egitura ez da aldatuko azken denboralditik; izan ere, kaletar batez eta baserritar batez osatutako hamabi bikoteak elkarrekin biziko dira Gautegiz Arteagako (Bizkaia) Baratze baserrian.

Taldekako eta bikotekako probei egin beharko diete aurre parte hartzaileek, baina baserri eta landa eremuko lanak izango dituzte oinarrian proba guztiek. Saio bakoitzean, beraz, auzolan proba izango dute, taldeka; eta desafioa, bi bikote elkarren kontra. Azken proba horietan erabakiko da saioa utziko duen bikotea zein den. Bikote irabazleak 6.000 euro irabaziko ditu, eta ikus-entzuleek denboraldiko bikote onena hautatzeko aukera izango dute.

Saioa Klaudio Landa aurkezleak zuzenduko du, baina Amaiur Arbelaitz eta Ion Areitio izango dira programako aditu berriak. Saioaren atalak igandetan eskainiko dituzte, eta astearte gauean eztabaida saioa izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide