Udalak eta Kabiak bilera egingo dute hilaren 16an

Andoni Elduaien 2021ko ira. 1a, 16:19

Azkoitiko San Jose egoitza.

Bileran parte hartuko dute udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariek eta Kabiako zuzendariak, gerenteak eta asistentzia arloko arduradunak.

Udaleko eta Kabiako ordezkariek bilera egingo dute irailaren 16an, San Jose egoitzaren gaineko zenbait alderdi jorratzeko. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Kabiaren eta udal gobernuaren artean izandako kontaktuen ondoren, Javier Zubizarreta alkateak eta aipatu organismo publikoko zuzendari Elena Basagoitiak bilera eguna itxi zuten atzo aipatutako egunerako.

Kabiak, Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuari atxikitako organismoak, bilera deialdia bidali die gaur goizean alderdi guztietako udal ordezkariei, Azkoitiko EH Bilduk eta Azkoitia Baik uztailean Aldundira bidalitako idatziari erantzuna emateko. Hilaren 16ko bilera udaletxean izango da, eta Kabiatik Elena Basagoitia zuzendariak, Arantza Lekuona gerenteak eta asistentzia arloko arduradun Ana Zubizarretak parte hartuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide