Irailaren 18an hasiko da Baztartxoko film komertzialen denboraldi berria

Andoni Elduaien 2021ko ira. 2a, 08:14
'Nora' filma izango da eskainiko duten filmetako bat.

Irailean lau film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako 'Con quién viajas' eta 'Nora' emango dituzte, haurrentzat, berriz, 'Space Jam: aro berria' eta 'La Patrulla Canina. La película' filmak.

Bi aste barru hasiko da Baztartxo antzokiko film komertzialen denboraldia. Aurreko denboraldiko ordutegi berdinetan eskaniko dituzte filmak irailean, herriko antzoki nagusian. Hain zuzen ere, larunbatetan eta igandeetan 19:30ean izango dira helduen filmak, eta astelehenetan 20:00etan. Aldiz, haurrei zuzendutako filmak igandeetan 17:00etan emango dituzte.

Irailerako lau film programatu dituzte antzokiko arduradunek. Irailaren 18tik 20ra bitartean, Con quién viajas filma emango dute. Asteburu horretan bertan, irailaren 19an, Space Jam: aro berria filma eskainiko dute haurrentzat euskaraz. Irailaren 25etik 27ra bitartean, bestalde, Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarra ikusi ahal izango den Nora euskal filma eskainiko dute antzokian. Asteburu horretako haurren filma, berriz, La Patrulla Canina. La Película izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide