Ohiko udako ordutegia izango du aurrerantzean Garbiguneak

Andoni Elduaien 2021ko abu. 31a, 08:00

Azkoitiko Garbigunea.

Udako ordutegi berezia izan du Gabiguneak abuztuan, baina aurrerantzean ohiko ordutegia izango du. Astegunetan goizez zein arratsaldez izango da irekita gunea.

Atzoz geroztik, abuztuak 30, Azkoitiko Garbiguneak ohiko udako ordutegia du. Abuztuaren 2tik 28ra bitartean udako ordutegi berezia izan du Garbiguneak, baina aurrerantzean, eta neguko ordutegian sartu arte, ohiko udako ordutegia izango du guneak.

Hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera bitartean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik Garbigunea, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Guka da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Gukako bazkide