Bihar amaituko da Oteiza pilota elkartean izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko abu. 19a, 11:13

Duela denboralditako Oteiza elkarteko kideen argazkia.

Pilota eskoletarako izena 7 urtetik gorako neska-mutilek eman dezakete 667 50 29 18 telefono zenbakira deituta edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.

Bihar, abuztuak 20, bukatuko da Oteiza pilota elkartean 2021-2022 denboraldirako izena emateko epea. Pilota eskoletarako izena 7 urtetik gorako neska-mutilek eman dezakete 667 50 29 18 telefono zenbakira deituta edo azkoitiotepilota@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.

Izena e-postaz ematen dutenek ikaslearen izen-abizenak, jaiotze data eta gurasoaren edo arduradunaren izen-abizenak zein mugikorreko zenbakia zehaztu beharko dituzte. Horrez gain, ikaslea astean entrenamendu saio batera edo bitara joango den ere adierazi beharko da.