Kejie ta desditxie

Hizkuntza irizpideak zer?

Maxixatzen.eus 2021ko abu. 17a, 12:27

X.A. erabiltzaileak honako kexa hau bidali du Udaltzaingoak bidegorrian jarri duen oharra gaztelania hutsean dagoelako.

X.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da atzo, abuztuak 16, Azkoitiko bidegorrian ikusgai zegoen kartel bat tarteko: oinezkoen sarbidea debekatuta zegoela zioen kartelak, baina gaztelania hutsean. Hala dio erabiltzaileak: "Policia Local de Azcoitiak euskaraz ikasi gabe jarraitzen du".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide